Inauterietan parte hartzeko 'selfie' lehiaketa antolatu du udalak
Otsailaren 23tik 27ra izango dira inauterien ekintza nagusiak.
egitaraua aurkeztu du Donostiako Udalak. Otsailaren 23tik 27ra izango dira ekintza nagusiak. Ernesto Gasco Turismoko zinegotziak eta Alfonso Gurpegi Festak saileko zinegotziak eman dituzte xehetasunak, mozorratuta.
Berrikuntza esanguratsuena Argazki Pertsonalen Lehiaketa izango da. “Gozatu Donostiako inauteriaz” izena jarri diote, eta mozorratuta selfie bat egin beharko du parte hartu nahi duen 18 urtetik gorako pertsona orok. Argazkiak Donostiako Udalaren Festak sailaren webgunera bidali behar dira, otsailaren 23tik 27ra, biak barne.
Sari erakargarriak izango ditu lehiaketak. Festak eta Turismo sailek erabakiko dute zeintzuk diren argazkirik onenak. Lehen saria 2018ko Rio de Janeiroko (Brasil) inauterietara joateko bi lagunentzako bidaia da, eta bigarren saria, berriz, 2018ko Wiesbadengo (Alemania) inauterietara joateko bi laguntzentzako beste bidai bat.
Aurten 28 konpartsek parte hartuko dute desfilean, iaz baino hiru gehiago. Guztira 2.309 kide aterako dira kalera mozorroekin dantzatzera. Konpartsen aurkezpena otsailaren 23an izango da Ilunben. Karrozen eta konpartsen lehiaketa, aldiz, hilaren 25ean, eta inauterietako desfilea 26an 17:01etik aurrera. Hiriko erdialdean ibili ondoren, Urdaneta kalean bukatuko dute ibilbidea.
Beste berrikuntzetako bat ere aurkeztu dute. Konstituzio plaza agertoki bihurtuko dute martxoaren 6an. Banaka zein taldeka aukera izango du jendeak parodiak, koreografiak edo dantzak erakusteko taula gainean. Parte hartzeko, gaurtik aurrera eramn daiteke izena Festak sailaren webgunean.
Donostiako Inauterien