Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute igandean Le Bukowskin
Urtero bezala, Bakarrik Hobeto Fest jaialdia egingo dute aurten ere Le Bukowskin.
Lau bakarlari arituko dira oholtza gainean: Nahia Zubeldia, Gartxot Unsain, Petti eta Raitx. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia eta sarrerak 5 euro balio ditu.
Lide Monterok egin du aurtengo kartela.