Sara Majarenasen alabari senda-agiria eman diote
Senda-agiria eman diote Intxaurrondoko Sara Majarenas euskal presoaren alabari. Urtarrilaren 15ean, hura kalera ateratzeko baimen bat baliatuta, labanaz eraso zion haurrari haren aitak, eta Valentziako (Herrialde Katalanak) La Fe ospitalean egon da geroztik. Zenbait eskaera egin ondoren, alabarekin ospitalean egoteko baimena lortu zuen Majarenasek otsailaren 8an.
Sortuk euskal presoa “berehala” aske uzteko eskatu du. Batetik, alabak eta biek eraso matxista jasan ondoren, haurra modu egokian zaintzea bermatzeko beharrezkoa dela azaldu du Sortuk, eta, bestetik, Majarenasek zigorraren hiru laurdenak beteak dituela: “Beraz, Majarenasek kalean behar du, eta berehala”.
IRUTXULOKO HITZAk Sara Majarenas presoaren amarekin, Kontxi Ibarretarekin, hitz egin zuen duela bi aste. Majarenasen alabak bere ama ondoan behar duela azaldu zuen.
Erlazionatutako edukia«Zoriontsu dago bere amarekin»