Termas Bera Bera izena hartu du emakumeen errugbi taldeak
Taldearekin egon zen IRUTXULOKO HITZA urrian, eta gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratu zuen. Oraingoan, albiste berri batekin datoz, izan ere, taldeak gogor entrenatzen jarraitzen du, eta badu aurrera egiteko arrazoi berri bat, babeslea lortu berri baitu. Horrela, Termas Bera Bera izango da aurrerantzean Lalo Alonsok zuzentzen duen taldearen izena.
Euskal Ligako B multzoan lehiatuko da Termas Bera Bera, eta Gernika, Ordizia eta Errioxako taldeak izango ditu aurrez aurre.
Bera Berak emakumeen errugbi taldea osatu du aurten, urte askotako hutsunearen ostean.
Erlazionatutako edukiaEmakumeak, baloi obalatuarekin