Autobus geltokiko bizikleten aparkalekua ireki dute
Zerbitzua doakoa izango da apirilaren 30era bitarte.
Bizikletentzako aparkalekua du Donostiako Autobus geltokiak. Dbizi Parking izena jarri diote zerbitzuari eta doakoa izango da apirilaren 30era arte. Aparkalekuak triangelu forma du eta azalera 175 metro koadrokoa da. 110 bizikletentzako lekua du, horietako bi elektrikoentzat, dagozkien entxufeekin.
Ordutegiari dagokionez, 6:30etik 23:00etara egongo da zabalik aparkalekua, eta tarifak egunen araberakoak izango dira apirilaren 30etik aurrera. Zerbitzuan alta emateko, sakelakoetarako PVerde doako aplikazioaren bidez edo www.parkingverde.com webgunearen bitartez egin behar da.