'Emakume, zu ere suhiltzaile' kanpaina abiatu du Udalaren Berdintasun sailak
Emakumeak suhiltzaile izateko lan eskaintza publikoan parte hartzera animatu nahi ditu Donostiako Udalak. Horrela, Berdintasun sailak bideo bat egin du Emakume, zu ere suhiltzaile lelopean. Guztira 20 lan eskaintza eskainiko dituzte, eta izena eman behar da maiatzaren 1etik aurrera. Baldintzak: euskarako lehen maila izatea eta gidatzeko C baimena. Emakumeentzat eta gizonentzat moldatutako proba fisikoak egin beharko dituzte parte hartzaileek.