Sara Majarenas aske uzteko eskatuko dute ostegunean
Twitter kontu bat sortu dute Majarenasi eta haren alabari elkartasuna adierazteko.
Sara Majarenas euskal presoa askatzeko eskatzeko martxa bat egingo dute ostegunean 19:00etan Bulebarretik hasita. Egun horretan banatuko dituzte presoa eta haren alaba.
Majarenas Picassenteko kartzelan (Valentzia) daukate urrunduta, etxetik 595 kilometrora. urtarrilaren 12an, euskal presoaren 2 urteko alaba labanaz zauritu zuen haren aitak, haurra kartzelatik ateratzeko baimen bat baliatuta.
Haurrak amarekin bizitzeko baimena zuen hiru urte bete arte, eta adin hori beteta, ostegunean banatuko dituzte. Hala egin ez dezaten, agerraldi bat egin dute hainbat lagunek presoa aske utz dezaten eskatzeko. Argudiatu dutenez, duela bi urte bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta salatu dute “salbuespen legea” ezartzen ari zaizkiola baldintzapeko askatasuna ukatzeko.
@izarrekin Twitter kontua sortu dute “Sara eta Izarren berehalako etxeratzea eskatzeko”. Jendeak hainbat elkartasun argazki bidali ditu, eta bilduma txiki bat osatu dugu.