Sei metroko olatuak espero dituzte biharko
Itsasaldeko arriskuari dagokion alerta laranja ezarri dute biharko. Sei metroko olatuak espero dituzte kostaldean. Arreta eskatu dute itsasertzean. Gaur, astelehena, 20:00etik aurrera ibilgailuek ezingo dute ibili Pasealeku Berritik Argazkigintza Elkartetik aurrera. Eta gauerditik aurrera, oinezkoentzako zein ibilgailuentzako segidako tokiak itxiko dira: Pasealeku Berria osoa, Salamanca Pasealekua Soraluze eta San Juan kaleen artean, eta Aldamar 7 eta Salamanca Pasealekuaren arteko zatia.
Halaber, kostako lehen lerroan dauden Leizaola Pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida Pasealekua) ibilgailuentzako zein pertsonentzako itxiko dira. Eta, gainera, oinezkoek ezingo dute ibili Kursaal zubiaren bidegorritik zein espaloitik – hain zuzen ere, itsasotik gertuen dagoen espaloitik –.