Axular Lizeoak ohiko batzar nagusia egingo du
Axular Lizeoak deia egin du kooperatiba elkartearen ohiko batzar nagusirako. Bilera martxoaren 7an egingo dute, 19:00eta (lehen deialdian), eta, hala balegokio, 19:30ean (bigarren deialdian). Erakundeak Arostegi kalean duen egoitzan bilduko dira, 10. zenbakian.
GAI?ZERRENDA
1. Azken Asanbladako aktaren irakurketa eta onarpena, horrela badagokio.
2. 2016ko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera-Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa, hala badagokio.
3. Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluko zati baten berriztapena.
4. Presidente eta Idazkaria ahalmendu, Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
5. Galdera-erantzunak.