Martxoaren 7an eta 8an ibiliko da Hazte Oir taldearen autobusa Donostiatik.
Hazte Oir talde ultrakatolikoaren autobusa.
Hazte Oir talde ultrakatolikoaren autobusa
martxoaren 7an eta 8an pasako da Donostiatik. “Mutilek zakila dute, emakumeek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hala jarraituko duzu”, leloa darama autobusak, eta
Chrysallis elkarteak abiatu zuen kanpainari erantzuten dio: “Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak”.
Donostia Irabaziko bozeramaile Amaia Martinek, Eneko Goia alkateari eskatu dio, autobusari Donostiara sarrera galarazteko. Goiak erantzun dio udalak ez duela bat egiten mezuarekin, eta autobusaren afera aztertuko dutela. “Zabaltzen ari diren mezuaren kontra gaude. Tolerantziarena da gure mezua”. Halere, adierazi du ezin dutela autobusa kaleetatik ibiltzea galarazi. “Alkatea naiz, ez jainkoa”.
Transfobia sustatzen duen autobusa martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herritik.