Hitz Machine hiztegi makina hobetzeko lan talde bat sortu nahi dute
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta herritar talde batek Hitz Machine hiztegi makina sortu zuen iaz, Donostia 2016 egitasmoaren barruan. Hirikilabs laborategian bildu ziren tresna hau sortzeko, eta lortu zuten honen bidez herritar bakoitzak bere hiztegia eraikitzeko aukera izatea. Makinak hiztegi bat inprimatzen du, eguneroko bizimoduan gehien erabiltzen diren hitzen itzulpenekin. Donostian hitz egiten diren 51 hizkuntzetako oinarrizko hiztegitxoak sortzen ditu. Hiztegitxo horietan alde batean euskarazko hitzak eta esaldi motzak daude, eta beste aldean, norberak aukeratutako hizkuntzaren baliokideak.
Autobus geltokian izan zen hiztegi makina, baina egun Hirikilabs laborategian dago. Orain helburua da makina bera hobetzea da. Honez gain, Hirikilabsen oinarriekin bat eginik, pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badago. Euskara eta teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia sortu nahi da.
Interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori: hizkuntzalariak, injeniariak, diseinatzaileak, informatikariak… Lan saioak asteazkenero 18:00etatik 20:00etara egingo dira, Tabakalerako Hirikilabs laborategian, martxoaren 22tik aurrera. Saioak euskaraz izango dira.
Parte hartu nahi dutenek eta informazio gehiago jaso nahi dutenek Bagera elkartera jo behar dute, bagera@bagera.eus helbidera idatzita edo 943 005074 telefono zenbakira deituta martxoaren 17a baino lehen.
Donostiako