Alerta laranja mantendu du udalak, eta itxita egongo dira hiriko hainbat gune.
Artxiboko irudia. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiak alerta laranjan segitzen du, itsasaldeko arriskua dela eta.
6 eta 7 metro bitarteko olatuek kalteak eragin dituzte Pasealeku Berrian.
12 auto kaltetu ditu olatuen indarrak, eta guztira 27 auto erretiratu dituzte. Hainbat zakarrontzi eta banku ere mugitu ditu itsasoak.
Udaleko Babes zibiletik adierazi dute alerta laranja egun osoan zehar mentenduko dueta, eta ondorioz, segurtasun-neurriak ezartzen dituen protokoloak indarrean jarraitzen duela. Hori dela eta, Pasealeku Berriak, Leizaola Pasealekuak eta Haizearen Orraziak itxita jarraituko dute, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat.