Sara Majarenas eta alaba banantzeak eragin ditzakeen ondorio psikologikoez ohartarazi dute
Izarrekin plataformak agerraldia egin du adituen iritzia emateko.
Sara Majarenas aske uzteko etzi egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute.
Etzi banatuko dituzte Sara Majarenas eta haren alaba Izar, hiru urte betetzen dituen egunean. Horrek eragin ditzakeen ondorio psikologikoen berri emateko, agerraldia egin dute Iñaki Barrutia haur psikologoak eta Luixa Reizabala EHUko garapen psikologikoko irakasleak.
Izarrek bi arrisku faktore bizi izan dituela azpimarratu du Reizabalek. Batetik, aitaren erasoa eta bestetik kartzelan egon behar izatea amarekin. “Majarenas da haurraren atxikimendua, erasoaren ondoren. Bera da babes sentimendua galdu duenean, babesa eman diezaiokena”. Horregatik, ama-alabak elkarrekin egotea ezinbestekoa dela esan du. “Horretarako, Majarenasen baldintzapeko askatasuna eskatzen dugu”.
Barrutiak, berriz, azpimarratu du mendekua helburua duen justizia bakarrik izan daitekeela gai Izar amarengatik banatzeko. Izarrekin plataformako Amaia Zurutuzak gainera du, haurra ezin dela ama gabe osatu. “Bizi osorako trauma izan dezake, edo ez”.
Bukatzeko,
Erlazionatutako edukiaSara Majarenas aske uzteko eskatuko dute ostegunean