Herri jolasetan parte hartu dute Ibai Lizeoko ikasleek. (Argazkia: Lide Ferreira)
Aurreko astean jaietan murgildu baziren ere, egun berezia ospatzen ari dira gaur, martxoak 1, Ibaetakoak. Hain zuzen ere, ohiko
erromeria egin dute auzokoek Aingeru Zaindariaren ermitan, meza, musika, herri jolasak eta bertsoen laguntzarekin.
Meza amaitu bezain laster,
Estanga trikitilariek girotu dute erromeria, salda eta pintxoak jaten zituzten bitartean. Hala, bete egin da ingurua. Izan ere, auzotarrak ez ezik,
Ibai Lizeoko ikasleak ere –Aingeru Zaindariaren aldapan dute egoitza– bertaratu dira, eta
Gorriti Show izeneko herri jolasetan parte hartu dute gogotsu. Zalditxoen gainean paseoan ibili dira batzuk, eta beste batzuk zezentxoak zirikatzen aritu dira.
Amaitzeko,
bertsolarien txanda iritsi da. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Beñat eta Unai Gaztelumendi izan dira oholtza gainean. Ibai Lizeoko ikasleei eskaini dizkiete hainbat bertso, baita Ibaetako jaiei ere. Horretaz gain, Reala eta Eibarren arteko partida eta bertsolariak beraiek izan dituzte hizpide.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, jai giroak jarraituko du: Gorriti Show, bertsolarien bigarren saioa eta Estanga trikitilariekin.