Martxoaren 1etik apirilaren 15era arte irekita egongo da itxaron zerrendan izena emateko aukera.

Argazkia: Kutxa Ekogunea.
Ekoguneko lursail bat eskuratzeko, ondorengo
baldintzak bete behar dira: Donostian, Lasarten edo Hernanin erroldatuta egotea, beste baratze bateko erabiltzaile den bizikidetza unitateko kidea ez izatea, eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarten edo Hernaniko herrietan nekazaritzarako egokia den lursailik ez izatea, eta Kutxabankeko bezeroa izatea. I
zena eman nahi duenak baratzeparkea.ekogunea.eus webgunean egin dezake. Eskaerak jaso eta baloratu ostean, maiatzean argitaratuko dute itxaron zerrenda berriaren informazio guztia,
Ekogunearen atarian bertan.
Pertsona berak izena eman dezake lursail mota desberdinetan.
30 metro koadroko lursailak 15 euro hilabeteko balio ditu,
60 metro koadrokoak 25 euro eta behar bereziak dituztenentzako
lursail egokituak 10 euro hilabeteko.
Lursaila alokatzeaz gain, Kutxa Ekoguneak oinarrizko ikastaroa doan, formakuntzan beherapenak, doako tailerretan parte hartzeko aukera, aholkularitza zuzena, informazioa, gomendioak… eskaintzen dizkio erabiltzaileari.
1.120 partzela Gipuzkoa osoan
Elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du Kutxa Ekoguneak eta, horretarako, Baratze Parke Sarea abian jarri zuen Gipuzkoako hainbat herritan, 2012. urtean. Egun, 1.120 partzelakoa eta 5.820 metro koadrokoa da sarea.