Mirentxu Loyarte zinemagilea.
Datorren astelehenean, martxoaren 6an,
Iratxe Fresnedaren
Irrintziaren Oihartzunak (2016) filma emango dute Kresala Zineklubaren programaren barruan (Trueba zinema aretoa, 19:00). Filmak
Mirentxu Loyarte lehen emakumezko euskal zinemagilea nor den ematen du ezagutzera.
Irrintzi (1978) eta
Euskal emakumeak (1981) film laburren zuzendaria da Loyarte, eta lan hauek ikusteko aukera ere izango da saio berezi honetan. Iratxe Fresneda zuzendaria emanaldian izango da bere lanaz eta Mirentxu Loyarterenaz hitz egiteko. Amaia Garcia kritikariak,
El Circulo del Fotograma atariko arduradunak, gidatuko du solasaldia.