Hazte Oir erakundearen autobusa.
Ostiralean, martxoaren 3an,
Hazte oir kanpaina gaitzesteko elkarretaratze isila egingo dute Donostian Bulebarrean (19:00). Euskal Herriko LGTBI kolektiboko pertsonen alde borrokatzen duten eragile eta elkartek egin dute deialdia: Gehituk, EHGAMek, AMPGYLek, Errespetuzek eta EHUko LGTB ligak.
Donostiako alkateari, Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari eskatu diote Hazte Oir elkarte ultrakatolikoaren autobusa Donostian sartzen eragozteko. LGTBI kolektiboaren, eta bereziki, haur transexualen oinarrizko eskubideen aurkako erasotzat jo dute kanpaina: “Gure ustez onartezina da Donostia bezalako hiriburu batean honelako gorroto mezuak zabaltzea sexu aniztasuna eta genero identitatearen aurka, batez ere bere burua moderno eta aurrerakoitzat duen hiria izanik”.
Martxoaren 7an eta 8an Donostian izatekoa da transexualen kontrako autobusa. Donostiako Udalak urratsa egin du gaur: autobusari hirirako sarrera oztopatzeko lege bideak hartzea adostu dute. Donostiako udal talde guztiek aho batez erabaki dute ‘non grata’ izendatzea Hazte Oir erakundeak pertsona transexualen aurka kanpaina egiteko erabiltzen ari den autobusa.
Hazte Oir antolakunde ultrakatolikoak antolatu du autobusa, Chrysallis adingabe transexualen familia elkarteak abiatutako
Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak kanpainari erantzunez. Chrysallisen kanpainaren justu kontrakoa aldarrikatu du:
Mutilek zakila dute, emakumeek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumea bazara, hala jarraituko duzu. Hala irakur daiteke Espainian hiriz hiri ibili nahi duten autobusean.