'Sara Izarrekin etxera!' lelopean milaka lagun atera dira kalera
Sara Majarenasen aitak hartu du hitza eta Majarenasek bidalitako gutuna irakurri du, hunkituta. Bitartean Izarren hautsa doinua jo du biolinarekin Irati Irizar donostiarrak.
Sara Majarenas Intxaurrondoko presoari espetxetik ateratzeko baimena eman dio Auzitegi Nazionalak; Padre Garralda-Horizontes Abiertos Fundazioan bizitzeko baimena eman dio, alabarekin. Majarenasen aitak ohartarazi du, oraindik ez dutela euren helburua lortu: “Izar etxera ekartzea”. Majarenasen askatasunaren aldeko plataformako kideek ere azaldu dute Majarenas eta haren alaba elkarrekin egotea lortu badute ere, oraindik gauza asko daudela egiteko: “Sara eta Izar ez banatzea lortu dugu; baina harrera etxe horrek ez dio askatasunik eman”.
Bestalde, salatu dute Izar Intxaurrondoko eskolan hasi behar zela datorren astean, eta Madrilgo eskola batera eraman nahi dutela: “Izarrek Donostian egon behar du”.
Sara Majarenas eta haren alaba, Izar, aske uzteko eskatu dute milaka lagunek hiriko kaleetan.
Kantuak, izarrak, haurrak eta pailazoak izan dira protagonista. Porrotx, Muxugorri eta Tomax pailazoak haurrekin batera joan dira manifestazioaren buruan; jolasean, kantuan eta saltoka.
Trikitiaren eta batukadaren doinuan egin dute Bulebarretik epaitegietarako bidea. Manifestazioaren helmugan, Tomas Majarenas,