Sara Majarenas aske uzteko eskatzeko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat ikastetxetan
Gaur banatuko dituzte Sara Majarenas eta haren alaba Izar, alabak hiru urte betetzen dituen egunean.
Majarenas Picassenteko kartzelan (Valentzia) daukate urrunduta, etxetik 595 kilometrora. urtarrilaren 12an, euskal presoaren 2 urteko alaba labanaz zauritu zuen haren aitak, haurra kartzelatik ateratzeko baimen bat baliatuta.
Ama eta alaba banatuko dituztela eta, Sara Majarenas aske uzteko eskatu dute hainbat ikastetxetako gazteek. Bestalde, gaur euskal presoa askatzeko eskatzeko martxa bat egingo dute 19:00etan Bulebarretik hasita.