Kaleratzeak Stop plataformako kideak, Donostiako epaitegiaren aurrean. (Argazkia: Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataforma)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformek
elkarretaratzeak egin dituzte epaitegien aurrean,
Auzitegi Gorenaren jarrera salatzeko. “Klausula hau baliogabea izan arren, Europako Justizia Auzitegiari hipoteka betearazpenekin jarrai dezakeen galdetzen aritzeagatik”, azaldu dute Kaleratzeak Stopeko bozeramaileek.
Klausula horren arabera, “hipoteka kuota bat bakarrik ez bada ordaintzen”, bankuak
zor osoa eskatzeko eskubidea du. Kaleratzeak Stopen arabera, “horri esker ari dira iruzur finantziarioaren biktima izan diren milaka familia etxegabetzen. Kuota bat ordaintzeko gai ez izanez gero, are gutxiago ordainduko duzu zor osoa. Horrela, etxebizitza enkantean atera dezakete, eta biktimak bizitza osorako zor batekin geratzen dira”.
Horregatik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak estatu mailako deialdiarekin bat egin dute, epaitegien aurrean. Bertan,
epaile dekanoari zuzendutako
idazki bat helarazi diote, hipoteka betearazte guztiak bertan behera uzteko eskatuz, eta EAEkoen kasuan, horiek artxibatzen jarraitu ditzan.
Adierazi dutenez, EAEko entzutegi probintzialetan eta lehen instantziako epaitegietan
lortu dituzte horrelako hipoteka betearazpenak artxibatzea; “horietan Auzitegi Gorenaren doktrinari muzin egin eta komunitarioa aplikatu dute”.