Zortzi dira goi-mailan dauden hiriko emakumezkoen taldeak.
Emakume kirolariak udaletxean izan dira ikerketaren aurkezpenean. (I. Esnaola)
Donostia Kirolak egindako laugarren ikerketaren arabera,
hiriko emakumeen kirolak lehen mailan jarraitzen du. Hain zuzen, zortzi talde dira goi-mailan ari direnak: Bera Bera (eskubaloia), Real Sociedad (belar hockeya eta futbola), IDK-Gipuzkoa (saskibaloia), Atletico SS (atletismoa eta softbola), Txuri Urdin (izotz hockeya) eta Txuri Berri Curling (curling).
Goi mailako emakumeen taldeen kopurua herri bakoitzeko biztanleriaren arabera aztertzen bada, Donostia lehen postuan dago estatuko hiriburuen artean. 22.522 biztanleko talde bat dago hirian, talde kopuru gehien dituzten hiriburuen datuetatik urrun. Hala nola, Bartzelona 123.879 biztanleko talde batekin, eta Madril 248.769 biztanleko talde batekin. Euskal Herriko beste hiriburuekin alderatuta, Donostia lehen postua dago, bai taldeen kopuruari dagokionez, eta bai biztanleko ratioari dagokionez ere.
Datu kuantitatiboekin batera, kualitatiboak ere azpimarratzekoak dira. Pasa den denboraldian, Donostiako hiru taldek ligako titulua eskuratu zuten: Bera Bera eskubaloiak, Atletico-SS softobolak eta Txuri Berri Curlingak. Bestalde, banakako kiroletan 2016an emaitza bikainak lortu dituzten beste goi-mailako neska kirolariak daude. Besteak beste, Naroa Agirre (atletismoa), Naroa Perez (gimnasia erritmikoa), Aiora Arrillaga (judoa), Ainhoa Olarra (golf), Irati Goikoetxea (piraguismoa), Enara Ibarburua (kayak-surf) eta Ane Zulaika (SUP).
Donostiako emakumeen kirolaren osasun ona dela eta, Donostia Kirolak klubak eta norbanakoak laguntzen jarraituko du egitasmo ezberdinekin.