Euskaraz jolasean aritzeko 'Parketarrak' egitasmoa abian da
Donostiako hamaika auzotan egingo da; Loiolan, estreinakoz.
webgunean kontsultatu daiteke.
Abian da aurtengo Parketarrak egitasmoa, eta Donostiako hamaika auzotan egingo dituzte saioak. Loiolan estreinako aldiz egingo da. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioa da. Egitasmoaren helburua haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
Urtxintxa eskola da egitasmoaren arduraduna, eta bi programatan banatua dago. Bata, Zabu-zibu da, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa, eta bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Lehen saioak atzo hasi zituzten Altzan, eta martxoaren 31ra bitartean iraungo du. Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dituzte.
Iaz oso harrera ona izan zuen egitasmoak eta 2000 haur inguruk parte hartu zuten, udaletik azpimarratu dutenez. Egitasmoak izandako arrakasta dela eta, hamaika auzotan egingo dute: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola (estreinakoz), Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo.
Saioen egitaraua Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren