
“From Dawn to Dust” diskoaren azala, Iñaki Lopez artistak diseinatu du.
Donostiako
Ghost Number & His Tipsy Gypsies bandak
From Dawn to Dust lehendabiziko diskoa argitaratuko du laster. Aurrerapen moduan,
Looking for Gold abestia aurkeztu dute, eta beraien
Bandcamp atarian entzun daiteke. Taldeak osagai ezberdinak nahasten ditu bere proposamenean. Hala nola, Ipar Amerika barnealdeko soinuak, Europa Ekialdeko antzinako oihartzuna, oihan urruneko danborra eta zapore zaharreko hainbat doinu.
Seikote moduan aritzen da banda, eta une honetan, kontrabaxu jotzaile eta gitarra jole baten bila dabiltza. Gainontzean, 413 (banjoa eta ahotsa), Jon Ander (tronpeta), Elena (biolina) eta Fortun (perkusioa) musikariek osatzen dute taldea.