Albentosa koronela eta Eneko Goia, Loiolako kuarteletan.
Loiolako kuarteletako agintarien gonbidapenari erantzunez, Eneko Goia Donostiako alkateak Espainiako Armadaren Loiolako kuartelak bisitatu ditu. Jose Antonio Albentosa koronelarekin batera ikuskatu ditu kuartelak, eta gaur egun bertan dauden unitateen inguruko informazioa jaso du, baita egoitzaren inguruko egoeraren berri ere.
Otsailaren 1ean, Goiak bilera egin zuen Madrilen Espainiako Defentsa Ministerioko arduradunekin. Udalaren asmoa da kuartelen lur eremuan hirigintza garapena egitea, eta eskaera horren azalpenak eskaini zizkien. Bilera hartatik, ez da erantzunik egon.