Oporrak Bakean egitasmoaren abestia egin dute
Olatz Salvador eta Iker Lauroba donostiarrek hartu dute parte Oporrak Bakean egitasmoaren abestian.
10 eta 12 urte bitarteko saharar neska-mutilekin udako bi hilabeteak igarotzeko harrera familiak lortzeko deialdia egin dute Tolosaldeko Udalek eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Kanpaina horren barruan egin dute abestia eta martxoaren 31a bitarte egongo da aukera izena emateko.
Honakoek hartu dute parte abestiaren bideoklipean: Michel Longaron (bateria), Iker Lauroba (baxua eta gitarrak), Elene Arandia, Olatz Salvador, Jon Martin, Iñigo Asensio, Leire Letu (ahotsak), Iñigo Asensio (Letra eta teklatua), Ane Aizpurua (marrazkia), Carl Watermark (animazioa) eta David Carrasco (kamera).