Argazki jendetsua egin dute Europako Hizkuntzen Maparen aurrean
Euskarriak proiektuaren baitan.
Donostian hitz egiten diren 101 hizkuntzetatik europarrak diren hizkuntzei erreferentzia egiten die mapak. Hizkuntza horiei Donostian tokia emateko modu bat izan da mapa hori, eta urte osoan izan duen atxikimendua ikusita hizkuntza txikiek leku erreferente bat izaten jarraitzea nahi du Bagerak, haren ustez mMaparen kokapen estrategikoak eta ikusgarritasunak eman baitio egitasmo honi erreferente izateko aukera.
Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute. Egin ditzagun ikusgarri! lelopean hainbat lagun bildu dira Tabakalera kanpoaldean, Europako Hizkuntzen Maparen aurrean. Hilaren bukaera arte du baimena mapak bertan egoteko, eta hori horrela dela jakin denean, mapa dagoen tokian uzteko eskaerarekin bat egin dute herritar askok. Bagera elkarteak hainbat esparrutan lanean ari diren eragileen babesa eta elkartasuna jaso du.
Gaurko egunez, duela urtebete, jarri zuten mapa Nestor Basterretxea plazan, eta data berezia gogora ekartzeko argazki jendetsua egin dute maparen aurrean, egitasmoari atxikimendua emateko.
Hizkuntzen sentsibilizazio eta hausnarketa sustatzeko asmoz, Bagera Elkarteak DSS2016 Fundazioarekin batera, Europako Hizkuntzen Mapa izan zen 2016ko martxoaren 10ean jarri zuen lehenengo instalazioa