Charlie and the Colours taldea.
7. Musikagela Weekend jaialdia egingo dute larunbatean Intxaurrondo kultur etxean (21:30ean, doan). Donostia Kulturaren Musikagela zerbitzuak –hiriko musika eszena indartzea du helburu– urtero antolatzen duen musika jaialdia da.
Donostiako lau musika taldek joko dute zuzenean. Marcos Ubiria (gitarra eta ahotsa), Koldo Belloso (baxua eta bigarren ahotsak) eta Aitor Mansillak (bateria) osatzen dute
Nothing Box pop rock hirukotea. Lehen iraupen luzeko lana aurkeztuko du Intxaurrondon. Diotenez, hardcore pop doinuetan murgildu dira lan berrian.
Unai Pelayo
Pelax musikari eta abeslariak rock eta stoner psikodeliaz beteko du aretoa. Cowboy’s Orchestrarekin batera izango da agertokian, eta konposatzen ari den abesti berri batzuen aurrerapena emango du.
Charlie & The Colours taldea Donostian bizi den Charlie Atkey britainiarraren musika egitasmoa da. Bere proiektura bildu dira Oriol Flores (bateria), Iker Lauroba (kontrabaxua) eta Iñigo Asensio (pianoa). Udan argitaratuko dute disko berria, bigarrena.
Sara Comeronek (ahotsa eta gitarra) Andoni Etxebeste (bateria), Iñigo Bailador (guitarra elektrikoa) eta Christian Rodriguezekin (baxua) sortutako taldea da
Frank, folk eta rock amerikarrean oinarritutakoa.
The Mud And The Thirst diskoaren aurkezpen biraren azken emanaldia emango dute Intxaurrondo kultur etxean.