‘Lur suntsituak’ erakusketa San Telmo Museoan. (Argazkia: Oskar Moreno)
Afganistan, Aljeria, Azerbaijan, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Libano, Maroko eta Palestinatik datozen 13 emakumezko artisten lanak bildu dituzte San Telmo Museoan,
Waste Lands: Lur suntsituak erakusketan. Herrialde suntsitu eta pobretuetako hiriak, gizartea, ingurune antropologikoak eta arkeologikoak jorratzen ditu, 2000. urtetik gaur arte. Besteak beste, indarrez kendutako lurrak eta ondare arpilatuak, odola, krimenak eta atentatuak islatu dituzte eskultura, instalazio, bideo eta argazkien bidez. Estalita eta konpondu gabe dauden krisialdien inguruko hausnarketa eta gogoeta bultzatu nahi du egitasmoak. Asteartetik igandera bisita daiteke erakusketa, 10:00etatik 20:00etara.