Zinemaldiaren kartelen lehiaketak, baditu finalistak
Donostiako Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko Internet bidezko lehiaketaren finalistak ezagutarazi dituzte. Lehiaketaren webgunean daude ikusgai, aurkeztutako kartelak eta finalistak.
Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Culinary Zinemab sailetarako aurkeztu ziren 1.620 karteletatik, gustukoenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek. Guztira, 61.592 boto jaso dituzte 5.655 erabiltzailerengandik, eta sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dituzte. Horiei, antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Kartel irabazleak maiatzaren 12an egingo den prentsaurreko batean aurkeztuko dituzte, Zinemaldiaren kartel ofizialarekin batera. Egun berean aurkeztuko dute, Zinemaldiaren kartel ofiziala. Aldiz, botoa eman duten parte hartzaile guztien arteko zozketa maiatzaren 16an izango da.