Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa egingo dute igandean
“Errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan” bigarren urtez jarraian egingo dute martxa igandean. 11:30ean abiatuko da Trintxerpeko azokatik eta 13:00etan iritsiko da Gipuzkoa Plazara.
“Arrazoia, zoritxarrez, orain dela urtebete aurreikusi genuena betetzen hari delako da: Europako Batasuna osatzen duten Estatuek, dituzten asilo politikak norabidez aldatzen ez badute, gure mugetan hildakoak pilatzen joango dira”, azaldu dute. Gaineratu dute milaka pertsona”harrapatuta” geratuko direla, gaizki ekipatutako kanpamenduetan.
Hainbat eragileren artean antolatu dute Donostiako Arrazakeriaren kontrako martxa: SOS arrazakeria Donostia, Medicusmundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea, besteak beste.