Dbus-eko Kurpil langileen elkarteak hitzaldia emango du asteazkenean
Hainbat jarduera eta mobilizazio antolatu ditu metroaren aurkako plataformak.
Datozen asteotan, Satorralaiak –Donostiako metroaren igarobidearen aurkako bizilagunen plataformak– hainbat jarduera eta mobilizazio egingo ditu, parte hartzea suatatzeko asmoarekin.
Asteazkenean, martxoak 15, Dbus-eko KURPIL langileen elkarteak hitzaldi informatiboa emango du, eta metroaren pasanteak hiriko autobus zerbitzuetan izango lituzkeen eraginei buruz hitz egingo du. Hitzaldia 19:00etan izango da, Antiguako Lugaritz kultur etxean.
Ostegunean, Gasteizera joango dira, Eusko Jaurlaritzan eta Legebiltzarrean elkarretaratzeak egingo baituzte. Autobusean izena emateko animatu nahi dute jendea, satorralaia@gmail.com helbidearen bidez.
Martxoaren 20tik 26ra, berriz, auzoetan informazio banaketa bat abiaraziko dute, eta aurreikusi dute erakusketa informatibo bat prest edukitzea.
Azkenik, apirilaren 1ean, larunbatean, manifestazio bat egingo dute, 12:00etan, Easo Plazatik abiatuta.