Euskadiko Musikari Gazteen XI. lehiaketa egingo dute Musikeneren egoitza berrian
12 eta 19 urte arteko 210 musikari gaztek parte hartuko dute, ostiraletik aurrera.
Donostiako Musikeneren egoitza berrian egingo dute ostiraletik aurrera, Euskadiko Musikari Gazteen XI. lehiaketa. Hain zuzen ere, ostiralean arratsaldez eta larunbatean egun osoan zehar, 12 eta 19 urte arteko Kontserbatorio eta Musika Eskoletako 210 gaztek parte hartuko dute. Beraien musika tresnekin duten trebezia erakusteko aukera izango dute profesionalez osaturiko epaimahaiaren aurrean.
Igandean, hilak 19, aurrez epaimahaiak aukeratutako irabazle aipagarrienek kontzertu txiki bat eskainiko dute 12:00etan, Musikeneko areto nagusian.