Donostiako Udalaren Larrialdi Plan berria onartu dute
Babes Zibilak duela 20 urteko plangintza eguneratu du.
Donostiako Arriskuen Laburpen taularen xehetasunak eskaini dituzte. Hiriak dituen maila altuko arriskuak nabarmendu ditu Ibabek: prezipitazio iraunkor edo handiak, denboraleak, eta batez ere, salgai arriskutsuen treneko garraioa. Azken horri loturik, kezka agertu du eta udaletik arrisku maila hori jaisteko lanean ari direla azaldu du. Bestalde, Urangak gaineratu du plangintza orokorrean arrisku bakoitzak plan berezitua duela.
Donostia 20.000 biztanletik gorako hiria izanik, babes zibileko zerbitzuak bermatu behar ditu. Zerbitzu hori Prebentzio, Su-itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren Zuzendaritzaren barruan dago. Bere zereginen artean dago berritu duten Udal Larrialdi Plana.
Larrialdi egoeran egin beharrekoak eta arrisku motak jasotzen ditu Donostiako Udalaren Larrialdi Plan berriak. Babes Zibilak 1997ko plangintza eguneratu du, eta gaur onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Horrekin batera, Igeldoko suteen aurkako Igeldoko plangintza onartu dute. Eneko Goia Donostiako alkateak, Martin Ibabe Hiritar Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak eta Txetxu Mendizabal zein Jon Uranga Babes Zibileko teknikariek eskaini dituzte xehetasunak.
Goiak plangintzaren eraginkortasuna azpimarratu du: “Larrialdi zerbitzuentzako tresna garrantzitsua da, Donostian gertatu ahal duren gertakariei hobeto aurre egiteko balio du”. Era berean, larrialdietarako planak arriskuak ebaluatu, baliabideak planifikatu, ardurak ezarri eta kasu bakoitzean lan egiteko protokoloak ezartzen ditu. “Hiria prest dago, segurua da eta gaitasun handiko Babes Zibileko zerbitzua du”. Ildo beretik, Ibabek esan du “hiritarrak lasaitzeko” plana dela.
Plangintza osoaren txostenetik,