The Divine Comedy, Amateur eta Zea Mays Kutxa Kultur Festibalean izango dira
Zortzi talde berri jakinarazi ditu Kutxa Kultur Festibalak. Estreinakoz, Donostiako hipodromoan izango da jaialdia irailaren 15 eta 16an. The Jesus and Mary Chain, The Hives eta Love of Lesbian taldeekin batera, ondorengoak ere ariko dira: The Divine Comedy, Hercules And Love Affair, Amateur, Zea Mays, Jeremy Jay, Depedro, Kokoshca eta Vanessa Zamora.
Banda berrien artean dago Donostiako Amateur hirukoa. Mikel Agirre, Cheli Lanzagorta eta Iñaki de Lucas musikariek osatzen dute, eta festibalean beraien lehen kontzertua eskainiko dute. Aurretik, La Buena Vida bandan ibilitakoak dira. Udaberrian estreinako diskoa argitaratuko dute Iranzu Valencia eta Diego Vasallo musikariekin kolaborazioekin.
Paris, Berlin, Londres, Mexiko eta Bogotako hipodromoetan oinarrituta, antolakuntza lanean ari da Kutxa Kultur Festibalaren gune berria definitzen eta diseinatzen.
Bi eguneko abonu berriak 45 eurotan jarri dituzte salgai, apirilaren 19ra bitarte.