Loretopeko tunela eta Hirutxulo pasealekua izango ditu Antiguak
Tokiko Gobernu Batzordean onartu dute EH Bilduren proposamena.
Pasa den abenduan EH Bilduk egindako proposamena onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak. Horrela, Loretope izena jarriko diote Antiguako oinezkoen tunelari, eta Hirutxulo izena, berriz, Eduardo Txillida pasealekua eta Miramar parke azpiko tunela lotzen dituen pasealekuari. Eneko Goia alkateak eman du albistearen berri, baina ez du argitu noiz jarriko dizkieten izenak.
IRUTXULOKO HITZAk oinezko tunelaren eta pasealekuaren inguruko erreportajea argitaratu zuen.
Erlazionatutako edukiaHirutxulotik Loretopera