Abiadura Handiko Trenak bat egingo du Renfeko geltokiarekin.
Abiadura handian iristea nahi lukete batzuk, mantsotzearen mantsotzeaz inoiz ez iristea besteak. Urte ugari pasa dira Abiadura Handiko Trenaren afera Euskal Herrira iritsi zela; ‘Euskal Y’ izeneko proiektuaren baitan. Kontuak kontu aurrera doa egitasmoa. Baina zertan da Abiadura Handiko Trena Donostian?
Eneko Goia alkateak urte hasieran 2017ko lehentasunen artean jarri zuen Abiada Handiko Trena. Martxoaren hasieran Bordelen egindako Euroeskualdeko bileran ere
«lehentasunezkotzat» jo zuten komunikazioak egituratzea eta abiadura handiko trena ezartzea Korridore Atlantiko osoan. Puntu estrategikoa da horretarako Donostia;?Frantziarekin lotura errazten duelako.
Otsailean, Iñigo de la Serna Espainiako sustamen ministroak bisita egin zuen Loiolako Erriberara. Izan ere, ‘Euskal Y’ egitasmoa garatu ahal izateko hirugarren errai bat egiten ari dira Astigarraga eta Irun artean. Iazko abenduan, berriz, Donostiako, Gasteizeko eta Bilboko
sarbide eta geltokiak adostu zituzten, Adif eta Euskal Trenbide Sarearen negoziazioen ondoren. Azaldu dutenez,
Donostiakoa da errazena, eta ziurki azkarren egingo dutena.
Ostiralean erreportaje zabala argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAK gaiaren inguruan.