Jostailuen historian murgildu da Ontzi Museoa
Itsasoarekin lotutako jostailuen historiaren zati esanguratsu bat bildu du Ontzi Museoak: XIX. mendearen amaieratik XXI. mendea artekoa. Erakusgai dauden jostailu gehienak, Espainian fabrikaturiko jostailuen bilduma partikular garrantzitsuko Quiroga-Monte bildumakoak dira. Horretaz gainera, Ontzi Museoaren fondoetatik hautatutako hainbat pieza daude. Jostailuen bilakaerak historiaren aldakuntza sozialak, politikoak, kulturalak eta teknologikoak islatzen dituenez, historia ikasteko modu dibertigarria proposatu du Ontzi Museoak. Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara dago zabalik. Igande eta jaiegunetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara.