Ikusmira handia sortu dute Kontxapeko lanek. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kontxa azpia berritzeko lanak egiten hasi ziren otsailean Kontxako pasealekuko erloju parean. Ingurua egoera txarrean aurkitzen zela eta, estruktura hobetzea da lanen helburua. Badirudi lanak apirilean edo maiatzean bukatuko dituztela.
Hondartzara jaisteko bi maldak, eta duela urte bete baino gehiago itxi zuten Rotonda diskoteka bota behar izan dituzte gunearen estruktura hobetu ahal izateko.
Azken egunetan ikusmira handia sortu dute Kontxako pasealekuan egiten ari diren lanek.