Majarenasen alabari ez diote medikuarengana joaten uzten
Sara Izarrekin Etxera plataformak jakinarazi duenez, gaixotu egin da Majarenas Intxaurrondoko presoaren alaba, eta antibiotikoak behar ditu, baina ez diete uzten medikuarenera joaten.
Gernu infekzioa duela eta antibiotikoa behar duela jakinarazi du Sara Izarrekin etxera plataformak, baina, preso dauzkaten etxetik ateratzen ez dietela uzten salatu du. “Bederatzi egun daramatzate etxetik atera ezinda, eta hori ulertezina da juridikoki eta giza ikuspegitik”. Presoa eta bere alaba berehala eske uzteko eskatu dute, eta Euskal Herriko erakundeei eskatu diete hori lortzeko beren esku dagoena egiteko.
Berria egunkariak azaldu du Majarenasen ama Kontxi Ibarretak zehaztasun gehiago emango ditu gaur arratsaldean, Intxaurrondon. Izan ere, han marrazkiak egiten ari dira arratsaldeko 17:30etatik, Majarenasen alabari bidaltzeko.