(Argazkia: Donostiako Udala)
Indian,
Kalkuta Ondoan elkartearen eskutik, garatuko den kirol proiektua aukeratu du Donostia Kirolak Kirol Txartela Solidarioa ekimenaren bidez 2017. urtean bilduko den diru kopurua bideratzeko. Elkartasunezko proiektu honen bitartez,
Donostia Kirolak Kirol Txartela-ko harpidedun berri bakoitzeko euro bat jartzen du (5.000 euroko mugarekin) proiektu solidario bat laguntzeko, Kiroleko Plan Estrategikoan adierazten diren baloreak islatzeko asmoz: elkartasuna, elkarkidetza eta integrazioa.
Aurkeztu diren proposamen guztien artean, Kalkuta Ondoan Elkarteak 2017. urtean garatuko duen “Indian neska gazte behartsuekin Skate eta Surf-aren bidez generoen rolak apurtzen” izena duen proiektua aukeratu da. Proiektu honen helburuen artean, surfa eta skatearen bidez generoen zuzentasuna sustatzea eta bere ikasketak utzi dituzten gazteei kalitatezko hezkuntza izateko aukera ematea daude. Gazte hauetariko asko kalen bizi dira eta kirolaren bidez bere traumak gainditzen laguntzen zaie. Horretarako, generoen gaiak landuko dira, baita ingurugiroaren zaintza eta kirolaren baloreak ere, bi genero eta kasta ezberdinetako gazteekin, baina batez ere neska nerabeekin. Kirol Txartela Solidarioaren ekarpenarekin zenbait ikastaro egin dira, igeriketa ikastaroak eta Surf-eko eskolarako material berriarekin osatuko da.
Kirol Txartela Solidarioa ekimenak bederatzigarren edizioa betetzen du aurten. Aurreko urteetan Nepalen (Rigpe Dorje) Bekojin (Etiopia-Utopia), Ugandan (AmigoSolidarios), Ghana-n (ASF), Saharan (SEK), Sudafrikan (Unicef), Wukron (Etiopia-Utopia) eta Ekuadorreko Amazonian (Sport Mundi) egindako proiektuak lagundu ziren.