Parte Zaharreko Roskow artista plastikoa da irudiaren egilea, eta hunkituta eta harro agertu da komunikabideen aurrean.

Roskow, Jazzaldiko kartelarekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Oraindik hilabete batzuk falta dira
52. Jazzaldia iristeko. Hain zuzen, uztailaren 20a eta 25a bitartean mugituko da jazzaren erritmoan Donostia. Edonola, jada lanean ari dira Donostia Kulturako lagunak, eta kartela aukera dute dagoeneko. Trinitate plaza ageri da karteleko irudian, 2001ean bertan egondako kontzertu bat oroituz, plaza jendez beteta dagoela. Fernando Huartek egin du irudia,
Roskow du ezizena, eta Parte Zaharrekoa bertakoa da bera. Hunkituta eta aldi berean harro agertu da komunikabideen aurrean: “Abuztuaren 31 kalean bizi nintzen, eta Trinitate plazak oroitzapen ugari ekartzen dizkit. Jazzaldia ordezkatzeaz oso pozik nago”. Jazz musikaz gain, bere lehen zigarroak, jolasean igarotako orduak, eta lehen amodioak ekartzen dizkio gogora artistari Trinitate plazak. Azken batean, plaza omenduko du kartelak.
Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak azaldu duenez, bertako lau artista plastikori egin zien enkargua antolakuntzak, kartela diseinatu zezaten. Emaitzak jasotzean, ez omen zuten zalantzarik izan, Roskowren lanarekin “maitemindu” egin zirelako.
Orain, kartela diseinatua dagoen arren, beste lan batzuk ditu Roskowek. Izan ere, hiria jantziko duten banderolak ere diseinatzen ari da, koadroaren ideiatik abiatuta, baita Jazzaldiko kamiseta ofizialak ere.