Arrokari buruzko galdeketaren emaitza emango dute asteartean
Donostiako Udalak partaidetza prozesu bat hasi zuen Arrokako frontoiaren inguruan sortutako eztabaida dela eta.
Gehiengoa lortzen duen aukera zein den jakin eta gero ere, parte-hartze prozesuak aurrera jarraituko duela azaldu du udalak: “Auzoan lan kolektibo eta sortzailea egingo da aukeratutako proiektua zehazte aldera, aurre-proiektua garatu eta proiektu bihurtzeko, eta ondorioz aukera irabazlea zein den gorabehera auzotar guztiek parte hartu ahal izango dute azken diseinuari begira”.
Martxoaren 21ean, asteartea, 12:00etan udal batzarren aretoan egingo da Amarako bizilagunek emandako iritziaren kontaketa, ekitaldi ireki batean. Bertan egoteko gonbitea jaso dute talde politiko guztien ordezkariek eta Amara Bai eta auzoko beste elkarteek.
Arrokako frontoia mantendu edo bertan plaza bat egiteko proposamenaren artean aukeratu behar dute Amarakoek. Posta bidez iritzia emateko aukera dute, eta igandea, martxoaren 19a izango da parte hartzeko azken eguna. Izan ere,