
“Marra gorria pasa ez dezaten”, auzoko emakumeentzako autodefentsa tailer bat entolatu du
Amara Berriko auzo elkarteak. Interesa duenak eta parte hartu nahi duenak
amaravecinos@gmail.com helbidera idatzi behar du. Izena emateko beharrezkoa da izen-abizenak eta telefono zenbakia ematea. Autodefentsa tailerra doakoa izango da.
Auzo elkartearen egoitzan egingo dute tailerra, Marzelino Soroa plazako laugarren zenbakian, 10:30ean. Kensei Karate Klubeko Jokin Larreta izango da tailerreko irakaslea.