Erraustegia gelditzeko eskatuko dute martxoaren 25eko manifestazioan
75 eragile eta 100 herritar baino gehiagorekin martxoaren 25eko manifestazioa babesteko. Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez lelopean aterako dira kalera, Anoeta estadiotik abiatuta, 17:00etan.
“Ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz”, defendatu dute gaur irakurri duten adierazpenean.
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote proiektua gelditzeko, “hondakinen kudeaketa onaren norabidea” hartzeko eta herritarrek eskatzen dutena aintzat hartzeko.
Erraustegiaren aurkako mugimenduak prentsaurreko jendetsua egin du Anoeta estadioan,