‘Ez Dok Hiru’ ikuskizunaren irudi bat. (Argazkia: Tartean Teatroa)
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan,
Ez Dok Hiru ikuskizuna eskainiko du
Tartean Teatroa antzerki taldeak, martxoaren 24an,
Intxaurrondo kultur etxean, 20:00etan. Kantuetan oinarritutako antzerki horretan, berrehun euskal kanta baino gehiago entzuteko aukera izango du ikusleak; denak ez badira, gehienak, ezagunak egingo zaizkionak.
Proposamena publiko helduari zuzendutakoa da, eta euskarak ez ezik, umoreak ere garrantzi handia du ikuskizunean.
Patxo Telleriak testuak sortzeaz gain, horiek antzeztuko ditu ere bai, Mikel Martinezekin batera.