Gazte topaketak egin dituzte asteburuan Txantxarrekan
Beste Donostia bat eraikitzeko asmoz elkartu ziren larunbatean Txantxarreka gaztetxean. Irailean Uliako lore baratzetan egindako topaketetatik ateratako ideia eta gogoetatik tiraka, proiektu eta alternatibak sendotzeko urratsak eman nahi dituzte.
Goizetik, ildoka eztabaidatzeari ekin zioten: feminismoa, elikadura burujabetza, enplegua eta euskara. Goiza ildoka igaro ostean plenarioan hainbat ondorio atera zituzten.