Arroka kalerako plazaren alde egin dute Amarako bizilagunek
Parte-hartzea handia izan da; auzotarren %49,8ek eman dute botoa.
Amarako bizilagunek posta bidez emandako iritziaren zenbaketa egin dute gaur eguerdian, udaletxeko udalbatza aretoan. Arroka kaleko aferaren bueltan, plazaren alde egin dute bizilagun gehienek (734 boto). Hain zuen, Arrokako frontoia mantendu edo bertan plaza bat egiteko proposamenaren artean aukeratu behar zuten auzotarrek. Horretarako, posta bidez iritzia emateko aukera izan dute.
Botoa eman zezaketen bizilagunak 2.558 ziren, eta partaidetza %49,8 izan da. Kontaketaren ostean parte-hartze prozesuak aurrera jarraituko duela berretsi dute Eneko Goia alkateak eta Duñike Agirrezabalaga Partaidetza zinegotziak.
Arrokako partaidetza prozesuko behin-behineko emaitzak:
- Frontoiaren alde: 527.
- Plazaren alde: 734.
- Zuriak: 3.
- Baliogabeak: 5.