Tomate hazien poltsak banatuko dituzte autobus hibridoetan
Dbus-eko autobus hibridoetako heldulekuetan. Autobus bidaiariek haziak hartu eta etxean landatu ahal izango dituzte. Dbusen 130. urtemuga ospatzeko programazioaren barruan egindako jardueratako bat da. Garraio publikoaren erabilera eta bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzea da helburua.
Guztira sasoiko haziak dituzten 2.000 poltsa banatuko dira Dbusen flotako autobus hibridoetan. Loidi tomate haziak banatuko dira. Tomate mota hau Getariakoa da, jatorriz, eta haziek ematen dituzten fruituak handiak, gorri biziak, eta forma zapalekoak dira.
Asteartea eta osteguna bitartean (martxoaren 21etik 23ra) tomate hazien poltsak zintzilikatuko dituzte