Galdera horri erantzungo diote bihar, 19:00etatik aurrera, 101 L proiektuaren aurkezpenean, Koldo Mitxelenan.
Lide Ferreira
Idoia Mauleon eta Idoia Etxeberria, elkarrizketa bat grabatzen. (Argazkia: 101 L)
Badihardugu euskara elkartearen ekimenez, 101 L izeneko proiektua jarri zuten abian 2015ean. “Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen hasi ginen, eta pixkanaka zabaltzen joan da”, gogoratu dute Idoia Mauleon eta Idoiak Etxeberriak, proiektuko arduradunak. Prozesu honetan guztian 190 elkarrizketatik gora egin dituzte, eta, orain arte, 99 hizkuntza jaso dituzte.
Bada, bildutako informazio eta testigantza guztiak webgune batean jarri dituzte, herritarren esku egoteko, eta nahi bezala erabili ditzaten. Modu honetan, Euskal Herriko hizkuntz aniztasuna ezagutaraztea dute helburu nagusi gisa. Bihar, asteazkena, 19:00etan, proiektua aurkeztu eta Donostia eleaniztuna dokumental laburra proiektatuko dute, Koldo Mitxelena kulturunean.
IRUTXULOKO HITZAk Mauleon eta Etxeberriarekin hitz egin du; erreportajea ostiralean egongo da irakurgai.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea