Korrikaren harira, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, euskaraz bizitzeko nahia sinbolizatuko dute hainbat jardueren bitartez.
Indarrak bildu, aktibatu eta 20 orduz euskaraz bizitzeko erronka finkatu dute Intxaurrondon.
Korrika datorrela baliatuta egingo dute,
martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egongo diren ekitaldi, ikuskizun eta otorduen bidez. “Prozesu bat abiatu nahi dugu gizartea aktibatzeko, erabilera sustatu eta hizkuntza berdintasunaren aldeko portaerak indartzeko”, diote antolatzaileek.
Festak
gune nagusi bat izango du. Izan ere, karpa bat jarriko dute
Bernat Etxepare plazan, eta jarduera gehienak bertan garatuko dituzte.
Umorea eta bizipoza izango dira ekitaldiaren ardatzak. Egitarauaren barruan, besteak beste,
bazkari herrikoi bat egingo dute apirilaren 1ean, larunbata, 14:30ean. Bazkarirako
txartelak eskuratu daitezke jada, 4 edo 8 euroren truke (menuaren arabera), ondorengo tabernatan: Zulo Zahar, Leku Eder, Extremeño, Sagasti, Erdikoa, Talai, Eder eta Adi.